erantzun iruzkin honi

Aralarrentzako erantzuna, AHTa dela eta

Orain dela egun gutxi, Aralar alderdi politikoko batzorde eragileko bi kidek jakinarazi zuten ez daudela ados abiadura handiko trenaren kontrako AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak Aralarri egindako kritikekin. Funtsean, hauxe kritikatu diogu Aralarri: erakundeen arteko mahaiak sortzea proposatu izana, AHTaren eragina «gutxitu» nahian. Dagoeneko Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartua dute proposamen hori. AHT Gelditu! Elkarlana taldearentzat, jarrera hori arriskutsua da, AHTaren egitasmoa legitimatzen laguntzen duelako eta AHTa bai ala ez eztabaida bide arriskutsu batera eramaten duelako: «Nola egin behar den AHT hau».

BERRIA. IRITZIA. Javier Rodriguez Hidalgo. AHTaren aurkako Asanbladako kidea

Zoritxarrez, Elkarlanak jendaurrean eginiko akusazioari eman dioten erantzunean, Aralarreko kideek egia erdiak edo gezurrak bota dituzte. Lehenik, esan dute beren alderdia beti egon dela AHTaren kontra. Horri erantzun behar zaio hori, onenean ere, federazio batzuei dagokienez bakarrik dela egia, baina ez dela egia, inolaz ere, Nafarroan: NaBai, Aralar sartuta dagoen koalizioa, behin eta berriz agertu da AHTaren alde; gainera, Patxi Zabaletak behin baino gehiagotan egin du azpiegitura horren alde. Horretaz gain, esan beharra dago Aralarren konpromisoa erretorika hutsa izan dela beti; izan ere, urteak dira ez duela parte hartzen koordinakundearen jardueretan, salbu argazkian ateratzeko modua dagoenean -manifestazio nazionalak eta abar-. Errua ETAri egozterik ere ez dauka; izan ere, ETAk ezertxo ere esan baino lehenago baztertu baitzuen Aralarrek AHTaren kontrako borroka, baita lanak egiten hasi aurretik ere.

Bestetik, adierazi digute lanak aurrera joateak oso egoera zailean utzi dituela kaltetuak, ez baitago inolako erakunderik AHTko lanen ondorioz sorturiko arazo ugari eta larrien inguruan erantzunik ematen duenik. Hori ezin da ukatu. Baina planteamendua guztiz okerra da. Aralarrek jakin beharko luke AHTaren kalteak leuntzeko hartzen den neurri bakoitzak oihartzun izugarria izango duela komunikabideetan, kalteak berak baino ere handiagoa, etengabea baita AHTaren inguruko intoxikazioa. Horren erakusgarri dugu Deia egunkaria: argitara eman du aipagai dugun Aralarren idazki hori, nahiz eta ez ikusiarena egin dion, modu sistematikoan, AHTaren kontrako borrokari. Aralarrek dio lanen ondorioz eginiko kalteak leuntzeko neurriak proposatzeak ez dakarrela azpiegitura hori onartzea. Tesi hori bultzatzeko, inkomunikazioaren inguruan duten jarrera aipatzen du adibide gisa: polizien inpunitatea bermatzen duen neurri hori ezabatzeko eskatzeak ez dakar Espainiako legedia onartzea. Adibide jakin horretan, beharbada egia izango da. Baina hauteskundeetara aurkeztea dena normal-normala izango balitz bezala, jakinik poliziek galarazten dutela aukera berdintasuna, legez kanporatzeak onartzea da, izatez. Hau da, alderdi baten jarrera ezin da neurri jakin baten arabera epaitu: kontuan hartu behar dira haren planteamendu guztiak, eta Aralarrek AHTaren inguruan eginiko guztiari erreparatzen badiogu, ikuspegia etsigarria da.

Bistan denez, AHTaren ondorioz kalteturikoen abokatu agertu nahi du alderdi horrek, nahiz eta horrek berekin ekarriko duen Euskal Y-aren kontrako diskurtsoa eta praktika ulertzen zailagoak izango direla lanak aurreratuak dauden tokietan; izan ere, kontra egite hori «errealista» ez den irudipena zabalduko du, «ahalik eta kalterik txikiena» nahi dutenen jarreraren aldean.

Ezin uka daiteke Aralarrena ez dela kontu honetan politikokeriazko interesengatik izaniko maniobra oportunista bakarra. Konpromiso handiagoa erakustekoak ziren udalerri batzuetan, azkenean, nahiago izan dute borroka baztertu eta, are okerragoa dena, Sustapen Ministerioari laguntzen hasi. Nolanahi ere, horrek ez du arintzen Aralarren erantzukizun berezia, nazio guztian zabalduriko organizazio bat den aldetik, borrokari uko egin baitio, eta AHTaren kontrako oposizioaren zilegitasuna higatzen ari baita.

(Erredakzioan itzulia)

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
              _   ____   __     __      
| | | _ \ \ \ / /
__ __ | | | |_) | \ \_/ / ___
\ \/ / _ | | | _ < \ / / __|
> < | |__| | | |_) | | | \__ \
/_/\_\ \____/ |____/ |_| |___/

Enter the code depicted in ASCII art style.