erantzun iruzkin honi

EAk Gasteizko geltoki intermodalaren proiektua gelditzeko helegitea jarri du

Geltoki intermodalaren esleipen prozesuan Udaleko talde politikoek «ezinbestean» jaso beharreko informazioa ez dutela jaso salatu zuen Antxon Belakortuk, Gasteizeko EAko bozeramaileak. Hori dela-eta prozedura bertan behera gera dadin helegitea aurkeztu dute.

GARA |


Geltoki intermodalaren esleipen prozesuan bertan behera gera dadin helegitea aurkeztu du Gasteizko Udaleko EAko taldeak. Esleipen prozesu hori aurrera eramateko egindako pausoak direla-eta, proiektua gelditzeko eskatzen dute.

Gasteizko Udaleko Eusko Alkartasuneko bozeramaile Antxon Belakortuk ohar batean azaldutakoaren arabera, geltoki intermodalaren esleipen prozesuan Udaleko talde politikoek ez dute jaso Udalak «legez eta ezinbestean aurkeztu behar dien informazioa».

Hein horretan, «proiektuaren gainean erabakirik hartu ahal izateko, ordezkari publikoek informazioa jasotzeko dugun eskubidea ukatu egin digute», salatu zuen Belakortuk.

Horiek horrela, proiektu hori gauzatzeko prozedurak aurrera egitea «lotsagarria» litzatekeela nabarmendu zuen EAko bozeramaileak, eta are gehiago, «legez kanpokoa» ere izango litzatekeela ohartarazi zuen.

Ildo beretik, Patxi Lazcoz alkatearen gobernuak izandako jarrera kritikatzen du EAk, helarazitako ohar horretan, bereziki, informazioa emateko borondate eza aipatuz.

«Inposatu nahi duten» geltokiaren aurka eta parte-hartzearen alde hainbat ekimen izan dira Gasteizen. «Estrategikoa» da proiektu hori, eta herritarrek behin eta berriz eskatu dute horren gaineko erabakietan parte hartzea. EAJ eta PSE alderdiek, ordea, atzera bota zuten Arriaga parkean eraiki nahi duten geltoki horri buruzko herri kontsulta.

Intermodalaren kontra 9.200 sinadura bildu eta 440 alegazio aurkeztu badira ere, herritarrei proiektuan parte hartzea ukatu egin diotela salatu zuten Gasteizko Arriaga parkearen defentsan maiatzean egindako manifestazioan. Udalaren proiektua ez ezik, hainbat alternatiba ere jarri dira mahai gainean.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
          _______                   __  
|__ __| / /
__ _ | | ___ __ __ / /_
/ _` | | | / __| \ \ / / | '_ \
| (_| | | | \__ \ \ V / | (_) |
\__,_| |_| |___/ \_/ \___/

Enter the code depicted in ASCII art style.