erantzun iruzkin honi

Mugitu!-k AHTaren gastua salatuz ekin dio desobedientzia zibilaren bideari

Bost ekintzaile lotu dira Donostiako Ogasunaren Ordezkaritzan; ekintza mugimendu berria aurkezteko baliatu dute

BERRIA. Lierni Alkorta. Donostia

AHTaren gastua salatuz, Donostiako Ogasunaren Ordezkaritzan egin du lehen ekintza M!M Mugitu! mugimenduak. Desobedientzia zibila eta bortizkeriarik gabeko ekintzak ardatz hartuta, AHTaren aurka egiteko sorturiko ekimena da M!M, eta halaxe, ekintza baten bidez, eman zuten euren burua ezagutzera: aurkezpena izan zen. «Ez da prentsa oharrak eta prentsaurrekoak egiteko unea, gure arma bakarra den desobedientzia zibilarekin ekintzetara pasatzeko unea da», adierazi zuen ekintzaileetako batek.

Ordubete inguru iraun zuen lehen ekintzak. Hala, 10:30ean Donostiako Ogasunaren Ordezkaritzara sartu ziren M!M-ko sei ekintzaile. Okendo kaleko bulegoen barnean, AHTaren aurkako leloak zituzten plastikozko petoak jantzi eta eserlekuetara lotu zuten euren burua, bridekin. Bitartean, beste hamabost ekintzaile inguru eraikinaren atean bildu ziren: gorputz osoko jantzi zuriekin eta maskarekin hainbat. Aht desobeditu leloa idatzia zuten kamisetekin beste zenbait. Guztiak ere AHTaren aurkako leloak oihukatuz eta bertatik pasatzen ziren oinezkoei eskuorriak banatuz.

Laster bertaratu ziren Ertzaintzako hainbat patruila Okendo kalera. Bulegoen atarian zeuden ekintzaileak atearen paretik kenarazi eta guztiak identifikatu ostean, bulegoetara sartu ziren ertzainak, barruan zeuden ekintzaileak kanporatzeko asmoz. AHTri desobeditu. Mugitu Mugimendu M!M leloarekin eraikineko hesian zintzilikatuta zegoen pankarta ere kendu zuten ertzainek.

Hainbat minutuz atxikita eduki ostean, 11:00 inguruan atera zituzten Ogasunaren Ordezkaritzaren barnean zeuden ekintzaileak. Ertzainez inguraturik eta AHTaren aurkako kantu bat abesten ari ziren bitartean, ilaran atera zituzten eta errepidearen beste aldera eraman. Kanpoan zeuden kideek txaloka hartu zituzten.

Bertan bildutako hedabideen aurrean hitza hartu zuten, ostean, ekintzaileetako bik. Hala, mugimendu berriaren ardatzen berri ematearekin bat, AHTaren «izugarrizko gastua» salatu zuten. Hala, tren lasterra eraiki ahal izateko pertsona bakoitzak «4.790 euro baino gehiago» ordaindu beharko dituela adierazi zuten. Espainiako Estatuaren zorra AHTa bezalako «izugarrikeriek» ere eragin dutela salatu zuten.

Ekintzaile guztiak identifikatu zituen Ertzaintzak, ez zuen, ordea, haietako inor atxilotu. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak arratsaldean jakitera eman zuenez, ekintzaileetako bi auzipetu egin dituzte, baimenik gabe elkarretaratzea egiteagatik. M!M-ko kideek jakinarazi zutenez, hurrengo ekintza bihar bertan egingo dute Bilbon.

M!M-ren oinarriak

1Eztabaida. M!M-k helburutzat ditu AHT proiektuaren inposaketari aurre egitea eta gizartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida egitea, hala nola herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea.

2Desobedientzia zibila. Arestian aipaturiko helburuetan eta filosofian oinarritzen da, eta horiek lortzeko tresna zehatzak erabiltzen ditu: desobedientzia zibilarenak.

3Ez da erakundea. M!M ez da erakunde bat. Egoitzarik eta egitura jakinik ez duen eta buruzagirik edo arduradunik onartzen ez duen mugimendu bat da.

4Logotipoa eta izena. Edozeinek erabil dezake M!M-ren logotipoa eta izena, baldin eta ezarritako irizpideekin egiten badute.

5Bortizkeriarik ez. M!M-ren izenpean egiten diren ekintza guztiak bortizkeriarik gabe eginen dira ezinbestean.

6Ageriko ekintzak. M!M-ren izenean egiten diren ekintza guztiak agerikoak izango dira, eta horien erantzukizuna bere gain hartuko dute ekintzaileek.

7Konpromisoa. Ekintza guztiak konpromiso sozial eta pertsonal koherente batean oinarriturik egonen dira, horrek batzuetan legeak urratzea ekar dezakeen arren.

8Ardura. Ekintza bakoitzaren ardura guztia ekintza bera egiten duen pertsonak hartuko du.

9Ildoak zabaldu. M!M-k ez du asmorik inor ordezkatzeko. AHTaren aurkako borrokan ideiak eta ildoak zabaltzeko asmoa du, guztion artean eta bakoitzak bere esparrutik AHTa gelditzeko.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  _                          ___   __          __
| | /\ |__ \ \ \ / /
| | __ __ / \ ) | \ \ /\ / /
| | \ \/ / / /\ \ / / \ \/ \/ /
| |____ > < / ____ \ / /_ \ /\ /
|______| /_/\_\ /_/ \_\ |____| \/ \/

Enter the code depicted in ASCII art style.