erantzun iruzkin honi

AHTak Gasteiz ez hipotekatzeko eskatu dute ehunka lagunek

Hainbat sektoretan murrizketak egiten ari diren garaiotan, tren lasterra inposatu nahi izatea gaitzetsi dute

BERRIA. Jon Rejado. Gasteiz

«AHTak dakarren hipoteka astuna da, belaunaldiak iraungo du», gogorarazi zuten AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek atzo, Gasteizen egindako manifestazioaren ostean. Krisi egoera honetan, osasun zerbitzuen murrizketa gertatzen ari dela, tren azkarra ezbaian ez jartzea kritikatu zuten. Hala, AHTa egiteko 10.000 milioi euro erabiliko direla nabarmendu zuten, eta ingurumenean egingo dituen kalteak «oso larriak» izango direla gogorarazi. «Egitasmo estrategikotzat jo dute, baina hiri honetan behar ditugun egitasmo estrategikoak beste batzuk dira: espekulazioa bukatu eta gure ondasuna zaindu, besteak beste».

Informazio prozesu zehatz eta garden bat eskatu du AHT Gelditu! Elkarlanak, gasteiztarrek egitasmo horren inguruko informazio osoa izan dezaten. Hain zuzen ere, Arriaga parkean egingo duen okerra ezkutatzen dutela salatu dute. «Instituzioek diote parkearen %4an kalteak egingo dituela, baina parkearen heren batera hedatuko da kaltea». Horrez gain, trena Salburuko hezeguneetatik gertu lurperatuko denez bertan ere ondorioak izango dituela iragarri dute.

Kalte horrek guztiak EAEko hiriburuen artean soilik biztanleen %1 mugitzeko balioko duela azaldu du Elkarlanak. Horretaz gain, ohiko trenak baino sei aldiz argindar gehiago kontsumitzen duela gogorarazi du, eta energia behar hori betetzeko goi tentsioko linearen edota Lantarongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren beharra dagoela.

Gaur egun sumatzen den hipoteka handitu ez dadin AHTa gelditzeko eskatu du Elkarlanak, eta hilaren 19an Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin du.

Galdeketaren urteurrena

Arbizun ere (Nafarroa) herritarren parte-hartzearen aldeko hainbat ekitaldi egin ziren atzo, Arbizun eta Lizarrabengoan AHTari buruzko herri galdeketak egin zirenetik urte bat igaro dela eta. Goizean goizetik hasi ziren ekitaldiak, eta Herriak erabaki du, AHTrik ez! lelopean, manifestazioa egin zuten arratsaldean. Eguerdian, sinbologia handiko ekitaldi bat egin zuten: tren azkarrari buruzko inkestak edo herri galdeketak egin dituzten Euskal Herriko herrietako alkateek manifestu bat sinatu zuten.

Herritarrek parte hartzeko duten eskubidea bermatuko dutelako konpromisoa berretsi dute alkate guztiek, atzo sinatu zuten manifestu horren bitartez. «Proiektu honen inguruan instituzio lokalek duten ahotsa eta boto eskubidea bermatzen dugu». Horretan oinarrituta, eta galdeketa gehienetan tren lasterraren aurkako jarrera garbia izan dela ikusita, egitasmo horren kontrako jarrera berretsi dute alkateek. Bide batez, nabarmendu dute AHTaren inguruan dauden interes ezkutuak asko direla, eta informazioa ematen duten ekimen guztiak isilarazteko ahalegina dagoela. «Hainbeste ezkutuko interes daude, non alkateak epaitzen baitiren informazioa, eztabaida eta herri galdeketak egiteagatik». AHTaren proiektuaren aurka dauden kolektiboak eta pertsonak kriminalizatzen dituztela zehaztu dute alkateek, eta horiek «hertsatu» eta kartzelatzen saiatzen direla salatu dute.

AHTaren aurka egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei eta udalei.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
 __     __  _____    ______  _  _     ______ 
\ \ / / | __ \ |___ / | || | | ____|
\ \_/ / | |__) | / / | || |_ | |__
\ / | _ / / / |__ _| | __|
| | | | \ \ / /__ | | | |
|_| |_| \_\ /_____| |_| |_|

Enter the code depicted in ASCII art style.