erantzun iruzkin honi

Egungo linea baliatu eta goi tentsioko sare berririk ez egitearen alde da Madril

Miguel Sebastianek dio Hegoaldean adostasuna badago, «berehala» onartuko dutela EAJren proposamena

BERRIA. Iñaki Petxarroman.

Duela hiru aste aurkeztu zuen EAJk Castejon eta Gasteiz arteko goi tentsioko linea berriaren inguruko bere proposamena. Biok izena jarri zioten, eta egungo sare nagusia erabilita argindar linea berririk ez dela behar ondorioztatzen du. Bada, Espainiako Argindar Sareak (REE) begi onez ikusten du proposamena. Horixe adierazi zuen, behintzat, Espainiako Gobernuko Industria ministro Miguel Sebastianek atzo Kongresuan, EAJren galdera bati erantzunez: «Proposamena aztertzen ari da REE, eta badirudi euskal herritarren eta nafarren interesak asebetetzen dituela». Hala balitz, eta Hegoaldeko erakundeetan horren inguruko adostasuna badago, proposamena «ahalik eta lasterrena eta modu arinenean» tramitatu eta onartuko dutela agindu du ministroak.

Biok proposamenaren funtsa da egun dauden argindar sareko lineak aprobetxatzen dituela, bi lotura berrirekin: Gasteiz ondoan den Arzubiagako azpiestazioarekin, eta Iruñe ondoan den Orkoiengoarekin. Guztira, 25 kilometroko linea berria eraiki beharko lukete: zazpi Araban, eta hemezortzi Nafarroan.

Nafarroa eta Araba arteko goi tentsioko lineari buruzko eztabaidan hiru proposamen zeuden orain dela gutxira arte: hegoaldeko bidea, Arabako Mendialdetik; iparraldeko bidea, Sakanatik; eta linearik ez egitea eta Ebrotik doan goi tentsioko linea erabiltzea. EAJk beste bat, laugarrena, gehitu dio eztabaidari, eta badirudi hori dela orain aurrera egiteko aukera gehien dituena.

Miguel Sebastianek adierazi zuenez, Espainiako Gobernuarentzat lehentasunezkoa da Euskal Herri barruko argindar sarea. Ildo horretan, energiaren, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik egokiak izango diren proposamenak bultzatzearen alde agertu zen.

Ministroak aitortu zuen orain arte mahai gainean REEk izan diren proposamen batzuek ingurumen arazoak dituztela, eta, momentu honetan proposamen berrien gainean ari direla adostasuna bilatzen. Sebastianen esanetan, Espainiako Gobernua lan egiten ari da Hego Euskal Herriak azpiegiturak eduki ditzan bere argindar eskariari egoki erantzuteko.

Emilio Olabarria EAJko diputatuak ontzat jo zituen ministroaren hitzak, eta adierazi zuen «zorionez gauzak bide onetik» doazela. Haren esanetan, REEk «ibilbide onenaren aldeko hautua» egin du, eta hautu horrek ingurumen aldetik kalte «izugarriak» eragotziko ditu.

Bidenabar, EAJren irudiko, Biok proposamenak Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren babesa dauka.

Autopista Elektrikorik Ez plataformak hil honetan egin du balorazioa Biok proposamenari buruz. Plataformaren bozeramaileen arabera, EAJk egindako proposamena bat dator plataformak aldarrikatutakoarekin, egun dauden azpiegiturak erabiltzea eskatzen duelako. Ildo horretan, 100 kilometroko linea berria baino «zentzuzkoagoa» dela iritzi dio. Edonola ere, proposamenak aurrera eginez gero, kasuan-kasuan aztertu beharko lukeela gaineratu du.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
       _   _       _____   _  _      _____ 
| | | | / ____| | || | / ____|
| | | | __ | | | || |_ | |
_ | | | |/ / | | |__ _| | |
| |__| | | < | |____ | | | |____
\____/ |_|\_\ \_____| |_| \_____|

Enter the code depicted in ASCII art style.