erantzun iruzkin honi

Errepidearen itxieraren kontrako elkarretaratzea zapatuan, Gasteizen

Goiena.net | Edu Mendibil 2010/03/04 19:06

AHTko lanek eragindako luizi baten ondorioz Aramaio eta Arrasate arteko errepidea itxita dagoela eta, zapaturako elkarretaratzea deitu dute Gasteizen, Foru Aldundian, 18:00etan. Aramaioko hainbat elkartek egin dute deia. Konponbide azkarra eta segurua eskatu dute A-2620 errepidea berriro zabal dezaten.

Honako elkarte hauek dira zapaturako deialdia sinatu dutenak: Aramaio Zainduz, Aramaioko Ondarea Berreskuratzeko Taldea, Aramaioko pilota elkartea, Aramaioko Sagarzaleen elkartea, Itur Zuri emakumeen elkartea, Lagun Artea dantzari elkartea, Orixol mendizale elkartea, San Martin eskolako guraso elkartea, Trikititixa eskola eta Txirritola euskara elkartea.

Dagoeneko hilabete pasa igaro da Aramaio eta Arrasate lotzen duen errepidea itxi zutenetik. Hain zuzen, urtarrilaren 31n itxi zuten A-2620 errepidea, AHTko lanek eragindako luizi baten ondorioz.

Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Adif Ute-Ave Mondragoneko teknikariei zuzendutako idatzian zera diote goian aipatutako Aramaioko taldeek: "Arasate erreferentzia-gune da arrazoi askorengatik: lana, ikasketa eta osasun kontuengatik (erreferentzia ospitalea ere bertan dugu), baina baita erosketa eta denbora-pasarako ere; bestalde, Aramaioko hainbat jatetxe eta bestelako negozioen bezero iturri nagusia ere bada Arrasate. Hilabete luze honetan, trafikoa Azkoaga, Zabola, Untzilla eta Suña auzoak lotzen dituzten mendi eta auzo-bideetatik desbideratu da. Jakina, auzo-bide hauek ez daude prestatuta orain moztuta dagoen bidetik zihoan trafikoa bideratzeko. Bide oso estuak dira (zati askotan ez dute 4 m-ko zabalera ere), bide-zorua irristakorra da, ezpondak bide ertzeraino iristen dira, oso kurba arriskutsuak dituzte, batzuk peralte-arazoekin. Gainera, AHTren lanetan dabiltzan kamioiak gora eta behera ari dira etengabe eta 8 km. egin behar dira baldintza horietan, 220 metroko desnibela igoz ondoren berriz ere jaisteko. Guzti hori lehen A-2620 errepidetik 2 km. ibilita egiten genuena egiteko".

Bide alternatiboa zein arriskutsua den frogatzeko, errepidea itxi zutenetik, egunero, batez beste, istripu bat gertatu dela diote idatzian; "horrez gain, kontuan hartu beharrekoak dira gain-kostu ekonomikoa, denbora gain-kostua, autobusak ibili ezin izana, eta abar".

AHTren lanetan inplikatutako enpresa eta erakundeei gertatutakoaren errua botatzen diete, baita zuhurtziarik gabe jokatzea ere: "Energiaren Euskal Erakundearen Otxandio 87-IV mapa ikusita, AHTrenaren lanen arduradunek lan-hipotesitzat hartu beharrekoa zuten Kuatrobiento baserriko mendi-hegalaren erorketa, eta ondorioz, gertu egon behar zuen irtenbidea arazoarentzat. Instituzio eskudunen eta Adif eta Ute-Ave Mondragon enpresako teknikarien jokaera erabat aurkakoa izan zen. Oso berandu, azken Gabonak aurretik, mendian arrakala nabarmenak azaldu zirelako arazoaz jabetu zirenean, desbideratzea iragartzen zuten seinaleak jarri zituzten baina estalita. Ez zuten bidea itxi urtarrilaren 29an lur-jausiak behartu zituen arte; nonbait bazekiten proposatzen zuten saihesbidea ez zela konponbidea".

Zapaturako, esan bezala, elkarretaratzea egingo dute Gasteizen, Arabako Diputazioan, 18:00etan. Deialdiarekin bat egiteko deitu dute Aramaioko elkarteek.

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
         _______   _  _             _      
|__ __| | || | | |
___ | | | || |_ __ __ | |
/ __| | | |__ _| \ \ / / | |
| (__ | | | | \ V / | |____
\___| |_| |_| \_/ |______|

Enter the code depicted in ASCII art style.