erantzun iruzkin honi

Protesta ibiltaria moztutako errepidea dela-eta

Goiena.net | Edu Mendibil 2010/02/15 10:52

'Herriaren eskubidea zabaldu bidea' zioen pankartaren atzean, 300 bat lagunek protesta ibilaldia egin zuten domeka eguerdian, Aramaio eta Arrasate arteko errepidearen itxieraren kontra protesta egiteko. Aramaioko plazatik abiatu eta orain bi aste lurjausia gertatu zen tokiraino joan ziren oinez.

Lur gehiago jausteko arriskua

Asier Agirre Aramaioko alkateak emandako informazioaren arabera, eguenean jakinarazi zioten lur gehiago jausteko arriskua dagoela. Beraz, ezin da errepidea zabaldu ezta inguruan langilerik ibili ere.

Ondorioz, Suñabolueta inguruan, errekaren beste aldean, behin betirako izango den errepidea prestatu behar dute eta lanok egin bitartean, Zabola-Untzillako bidea erabiltzen jarraitu beharko da. Bidearen egokitze lanak aurrera doaz eta laster asfalto berria botako dute segurtasuna bermatzeko.

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  _              _____    ___    _____  
| | / ____| / _ \ | __ \
| |__ ____ | | __ | (_) | | | | |
| '_ \ |_ / | | |_ | \__, | | | | |
| | | | / / | |__| | / / | |__| |
|_| |_| /___| \_____| /_/ |_____/

Enter the code depicted in ASCII art style.