erantzun iruzkin honi

Urruña eta Hiriburutik pasatuko da Lapurdiko AHTaren bide berria

Lapurdiko balizko bi ibilbideen artean mendebaldekoa atxiki du Frantziak, Azkaine ekialdekoa baztertuta. Paristik «inposaturiko» xedea gaitzetsi dute Lapurdiko Herri Elkargoetako hautetsiek

Berria. Aitor Renteria. Baiona

Frantziak atzo jakinarazi zuen AHTaren bide berriaren eremuari buruzko ebazpena, Bordelen. Lapurdin atxiki zituen balizko bi ibilbideen artean mendebaldekoa atxikitzea hobetsi du, eta, horrela, AHTa Basusarritik pasatuko da, eta Arrangoitze, Uztaritze eta Senpere arteko oihana zeharkatu ondoren, Urruñara joanen da, Gipuzkoara heldu aitzin. Mendebaldeko xedea hobetsi dute, beraz, baztertuz Uztaritze eta Azkaine hegoaldetik pasatzen zena. Atzo ez zuten ibilbide zehatza finkatu, ikerketak egiteko mila metroko eremua baizik. Frantziako trenbideak kudeatzen dituen RFF konpainiak Urruñako xedea hobesten zuen hastapenetik.

Teorian bederen, Uztaritze eta Azkaineko eremua baztertu du RFFk. «Herri onurari buruzko inkesta egin arte ez dago erraterik erabakiak behin betikoak direnik, baina engoitik erran dezakegu ibilbidea finkatzeko eremu bat aukeratu dugula, mendebaldekoa, eta bertze bat baztertu, ekialdekoa», azaldu du Etienne Picher RFFko hego-mendebaldeko bide berrien ikerketa arduradunak. Alain Rousset Akitaniako presidentea poztu egin da, ibilbidea osatzeko eremua finkatu baitute.

Hala ere, Dominique Schmitt Akitania eskualdeko prefetak ñabardura batzuk egin zituen. Schmitten arabera, atzoko bilkuran ez zuten finkatu ibilbidea; horretarako hobesten den eremua finkatu zuten, bertzerik gabe. Nabarmendu zuen Ipar Euskal Herritik egindako oharrak kontuan hartu behar direla, eta horrek aldaketak eragin ditzakeela.

Maiatzean berriz bilduko da Norabide batzordea, eta horren ondoren helaraziko diote proposamena Frantziako Garraio ministroari. Urtea bukatu aitzin, RFFk 500 metro zabalerako ikerketa eremua finkatu beharko du, 2011n onura publikorako inkesta abiatu aitzin.

Atzoko bilkuran bi erabaki hartu zituzten. AHTaren bide berriaren ikerketa eremua finkatzeaz gain, berretsi zuten lotura eginen zela Baionako geltokiarekin. Horretarako, Baionako geltokian hobekuntza eta handitze lanak egin beharko dira. Alta, oraindik ez dute zehaztu non eta nola eginen duten lotura hori. «Baiona hegoaldera eginen da lotura hori, izan dadin Baiona-Paue trenbidea baliatuz, edo Baiona-Donibane Garazikoa baliatuz. 2010ean ikerketa tekniko zehatzagoak egin arte ezin zaio galdera horri erantzun», erran du Picherrek.

Hautetsiak, haserre

Odile de Corral Urruñako auzapezak xedea gaitzetsi eta adostasuna lortzeko bitartekari bat ezartzeko eskatu dio Frantziako Gobernuari. Jean Luis Laduche Azkaineko auzapeza Akitaniako prefetarekin bildu zen arratsalde hastapenean, eta azken horrek adierazi zion bitartekaritza eskaria sostengatuko zuela. Jean Jacques Lasserre kontseilari nagusiak erran zuen, gripearen kasuan bezala, frogatu ez den hipotesi batetik abiatu dela xedea. Beharrak gainditzen dituen egitasmoa dela erran du.

Hiriburuko auzapez eta kontseilari nagusi Alain Iriarten iritziz, atzoko ebazpenak ez du baliorik: «Frantziako Gobernuak eta RFFk adostasun bilkura batzuk iragarri dituzte, omen Ipar Euskal Herriko hautetsien iritziak kontuan hartzeko, baina horren gainetik pasatzen dira».

Uztaritze Bizirik taldeak nabarmendu du Uztaritzen kalte handiak egingo dituztela, Arruntza auzoa erdibituko duelako xedeak. Santa Barbara etxaldea bitan moztu eta 72 etxe suntsituko dituela azpimarratu du.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
             _       __     __         __     __
| | \ \ / / \ \ / /
__ __ | | \ \_/ / __ _ \ \_/ /
\ \ /\ / / | | \ / / _` | \ /
\ V V / | |____ | | | (_| | | |
\_/\_/ |______| |_| \__, | |_|
__/ |
|___/
Enter the code depicted in ASCII art style.