erantzun iruzkin honi

Aramaioko bailara arrisku larrian

nafarroan. com

Aramaioko bailaran Abiadura Handiko Trenaren lanak azkar dihoaz. Makinak aritzen ari diren bazterretan paisaia eraldatzen ari da egunez egun bertakoek ez ezagutzeraino. Etorkizunean kilometro luzea izango litzatekeen biaduktoaren zutoinak erreztasun osoz ari dira eraikitzen. Abuztua ez da opor garaia izan laneentzako. Izan ere jai egunetan ere egiten dute lan langileek.

Bolinburu baserriko larreak berdeak, bukolikoak eta emankorrak ziren duela gutxi arte. Saldiek horko belarria bazkaltzen zuten hondeamakina erraldoiak sartu baino lehen. Orain zuhaitzak desagertu dira, lur begetala ez da existitzen eta kolore horiak berdea ordezkatu egin du lur zabalera handi batean. Lubizi bat gertatu dela dirudi, hauxe baita lurra errotik kentzeak ekarri duen ondorioa. Okupatutako lur eramuaren zanbalera beldurtzekoa da: bailararen erdigunean zangak ehun ta hirurogeitamar inguru metroko zabalera dauka eta luzeera r kilometro batekoa da gutxi gora behera.

Abiadura Handiko Trenaren lanek BASAMORTUARI ireki dizkiote ateak Aramaion.

Lanek eta makinek etxe ondoan dituen Agurtzanek eman digun testigantzaren bitartez jakin izan dugu AHTren lanek zuzenki kaltetzen dutela familia baten bizi modua azpiegituraren eraikuntzaren lehenengo fase honetan.

“Aurreko egunean, etxean ikasten ari nintzela, izugarrizko leherketa entzun nuen eta baserri osoa dardarka hasi zen; lurrikara bat zirudien” kontatu digu Agurtzanek. Bailaran nagusiak ziren isiltasuna eta lasaitasuna irentsi dituzte leherketen hotsek. Hau entzunda ez da harritzekoa animaliak ere izutuak egotea. Basurdeak, esate baterako, bailararen alde batetik bestera zebiltzan askatasun osoz lanak hasi aurretik. Gaur egun berriz ezin dute erdian jarri dieten zanga gaindiezina zeharkatu. Lur okupazio itzel honek animali basatientzako sortzen duen hesi efektoari maiztasun handiz gertatzen diren leherketak gehitu behar dizkiogu. Hegaztiek ere, gustokoa ez duten zerbait arraroa sumatu omen dute eta beste nonbaitera alde egin dute. Inguruan ez dira lehen adina hegaztiak ikusten. Inondik inora ere.

Bolinburu erreka landaretza eta zuhaitzen artean igarotzen zen garai batean. Lanak direla eta erreka desbideratu egin dute egun, eta ubidea hodi handiek osatutako zementuzko tunel baten azpian lurperatuta geratu da. Aipatu hesiari eta leherketei beste oztopo hau gehitu zaie animali lurtarrei. Eta errekako faunaren egoeraz zer esanik ez! Ia desagertzear zegoen eta berreskuraten ari zen bertako karamarroarentzako heriotz zigorra izan da ibaiaren eraldaketa. Karramarroak desagertu dira jadanik Aramaion.

Agur Bolinburuko basurde, hegazti eta karramarroei!

Aramaio errekan legez kanpoko presa bat eraiki dutela salatu dute bertako biztanleek. AHTren lanetarako behar duten ura hortikan hartzen dute. Hautsa ere amezgaizto ari da bilakatzen Aramaiotarrentzako beraiena den guztia hautsez gainezka aurkitzen baitute: baratzetako barazkiak, lehioetatik kanpo zintzilikatzen duten lixiba, inguruko zuhaitz eta landareak… Horiek guztiak hautsak gainezka egoten dira.

AHTren lanek sortzen dizkieten kalte zuzenaz gain zeharkako kalteetaz ere hitz egin digute hangoek. Esate baterako esnea saltzen duten bertako baserritarrentzako gauzak izugarri okertu dira. Jendea ez dela lehen bezala baserrira urbiltzen esnea erostera armadun gizonak edonon dabiltzalako aitortu digute saminak jota. Azken hauek edonori galdegiten diote identifikazio agiria, bai esne bila dihoazenei, bai txirrindulariei baita kotxe diferente batean etxetik atera den auzokide bati ere.

Zeineri gustatuko zaio armatu bati kontuak ematea esnea erostera dihoala?

Naturan kalte itzulezinak eragiteaz gain Abiadura Handiko Trenaren lanek bertakoen bizimoduak aldatu egin dituzte jadanik Aramaion.

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  ____         __   __  _   _   ______ 
|___ \ \ \ / / | \ | | | ____|
__) | ___ \ V / | \| | | |__
|__ < / __| > < | . ` | | __|
___) | \__ \ / . \ | |\ | | |
|____/ |___/ /_/ \_\ |_| \_| |_|

Enter the code depicted in ASCII art style.