erantzun iruzkin honi

Udaletxea itxia dela, AHTa egiteko desjabetzeak sinatu dituzte Lemoan

BERRIA. Erredakzioa. Bilbo

Lurrak desjabetzeko prozeduran akats larriak egin dituztela salatu dute Atxondoko Udalak eta AHT Gelditu!-k

AHT abiadura handiko trena egiteko lurrak desjabetzeko saioa egin zuten atzo Lemoan (Bizkaia). Hogei bat pertsonak kontzentrazioa egin zuten udaletxe aurrean, trenaren proiektua gelditzeko eskatzeko. Bilkurak iraun bitartean, udaletxeko atea itxita izan zutela salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Haren arabera, herriko etxeko ateak itxita izateak erakusten du AHTaren inguruko kontuak «isilpean» egin nahi dituztela agintariek.

Galdakaon, herenegun egin zuten AHTa eraikitzeko lurrak desjabetzeko saioa. AHT Gelditu! Elkarlanak eta Arratia Bizirik taldeak deituta, kontzentrazioa egin zuten udaletxean, eta Ertzaintzak zazpi lagun kanporatu zituen. Gaur, Bedian sinatuko dituzte desjabetze aktak, eta bi taldeek elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak. 15:45ean bilduko dira, udaletxe aurrean.

Galdakao-Lemoa zatiari dagozkio hiru egunotan desajabetzen ari diren lurretan egingo dituzten lanak. Orain bi urte baino gehiagotik emanak daude lanak enpresei, baina ezin izan dute lur mugimendurik hasi, lurrak ez zeudelako oraindik Espainiako Sustapen Ministerioaren esku. Behin lurrak haren esku direnean, lanetan hasteko moduan izango dira enpresak.

Protestak Atxondon

Atxondoko Udalak eta herriko AHT Gelditu! Elkarlanak eskatu dute herrian egitekoak dituzten desjabetzeak bertan behera uzteko, prozeduran «akats larriak» egin dituztela argudiatuta. Batetik, kaltetuek egindako alegazioei ez erantzutea kritikatu dute. Bestetik, okupazio aurreko akta deitzeko zitazioa garaiz jakinarazi eta publikatu ez izana egotzi diote Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzari.

Atxondoko lurrei dagozkien aktak ez ezik, AHTaren proiektu osoa bertan behera uzteko eskatu dute Atxondoko Udalak eta AHT Gelditu! Elkarlanak. «Behin eta berriz eskatu dugu gizartearentzako onuragarria ez den proiektu hau betan behera utzi behar dela». Haien ustez, «gizartearen zati handi bat» azaldu da AHTa egitearen aurka, eta ezinbestekoa da trenbide sare berriaren inguruan eztabaida egitea.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  ______   _  _      ___    ___          
| ____| | || | / _ \ |__ \
| |__ | || |_ | (_) | ) | __ _
| __| |__ _| \__, | / / / _` |
| |____ | | / / / /_ | (_| |
|______| |_| /_/ |____| \__, |
| |
|_|
Enter the code depicted in ASCII art style.