erantzun iruzkin honi

Jaurlaritzak Gipuzkoako AHTaren zazpi zatiko lanak emango ditu urtebetean

BERRIA. Erredakzioa. Donostia

Datorren urteko uztailerako Gipuzkoako lanen %56 hasita edo emanda egotea espero du Jaurlaritzak

Gipuzkoako AHTaren zazpi zatiko lanak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak urtebetean. Hala iragarri zuen, atzo, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak. Hortaz, epeak betez gero, urtebetean abian edo eskainita izango dira Gipuzkoako AHTko lanen %56. «Orain arteko atzerapenari amaiera eman, eta bultzada emango diogu AHTari, oso proiektu garrantzitsua baita herritarrentzat. Ahalik eta azkarren egin nahi dugu», adierazi zuen Arriolak.

Kontuan izan behar da gaur egun lanak hasita daudela Ordizia-Itsasondo zatian, eta beste lau zatitako obrak ere eskainita daudela: Legorretako, Tolosako, Beasain ekialdeko eta Beasain mendebaldeko zatiena, hain zuzen ere. Atzo iragarritakoaren arabera, hauek dira lanak eskainiko dituzten zazpi zatiak: Bergara-Antzuola (3,16 km); Antzuola-Ezkio-Itsaso (6,98 km); Tolosa-Hernialde (3,83 km); Bergara-Bergara (3,16 km); Ezkio-Itsaso-Beasain (2,49 km); Urnieta-Hernani (5,34 km) eta Donostiarako sarbidea (3,29 km). Hala, Ezkio-Itsasoko estazioarenak salbu, datorren urte amaierarako AHTaren Gipuzkoako ekialdeko eta erdialdeko zati guztietako lanak hasita edo emanda egongo lirateke, eta baita mendebaldeko bi zatietakoak ere. «Ezkio-Itsasoko estazioaren lanen proiektua aztertzen ari gara oraindik».

Astigarraga-Oiartzun zatia eta Irunerako sarbidea «oso konplexuak» direla esan du Arriolak, eta horiek nola gauzatu hausnartzen ari direla Adif erakundearekin elkarlanean. 2011ean, berriz, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Urnieta eta Hernani- Astigarraga zatiak eskaintzea espero du Arriolak.

Behin obrak eskainita, lanak hiruzpalau hilabetetan hasiko liratekeela aurreratu du. «Espero dezagun Espainiako Sustapen Ministerioaren pare jartzea, asko aurreratu baitu Bizkaiko nahiz Arabako zatietan». Dena den, atzerapena «handia» dela onartu du, eta uste du ezinezkoa izango dela hasieran aurrez ikusitako epeak betetzea. Hala, ez du aurreratu nahi izan noiz amaituko diren lanak.

Frantziako Barne ministro Michelle Alliot-Mariek Hendaia-Baiona (Lapurdi) zatiaren azterketa geratzeko emandako aginduari, ez dio garrantzirik eman Arriolak. «Mitin batean egindako adierazpenak izan ziren, eta jada ezeztatuak izan dira». Hala, ez du zalantzarik Euskal Y-a Iparraldeko zatiarekin lotzeko proiektuak aurrera jarraituko duela. «Frantziako Gobernuarentzat lehentasunetako bat da».

Nafarroa-Aragoi bilera

Bestalde, Nafarroako presidente Miguel Sanz Aragoiko (Espainia) presidente Marcelino Iglesiasekin bildu zen atzo, bi lurraldeen arteko lankidetza sustatzeko protokolo bat sinatzeko. Bertan,besteak beste, AHTa izan zuten hizpide. Biek garrantzi berezia eman zioten tren lasterrari. «Merkantzien garraiorako ardatza izan behar du AHTak. Ilusio handiak ditugu proiektu horretan», adierazi zuen Sanzek.

Pirinioetako autobiaren egoera ere aztertu zuten. Errepide «oso garrantzitsua» dela nabarmendu zuten, eta Ebroko ardatzaren alternatiba izango dela. Halaber, autobia horretako lanak espero bezala doazela gaineratu zuten.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
      _                  _  __      _ 
| | | |/ / | |
__| | ___ __ _ | ' / __| |
/ _` | / _ \ / _` | | < / _` |
| (_| | | __/ | (_| | | . \ | (_| |
\__,_| \___| \__, | |_|\_\ \__,_|
__/ |
|___/
Enter the code depicted in ASCII art style.