erantzun iruzkin honi

Iparraldeko AHTaren gelditzeaz azalpenak eskatu ditu Espainiak

BERRIA. Erredakzioa. Bilbo

'Euskal Y'-aren alde egiteagatik sozialistak eta jeltzaleak «irrigarri» geratzen ari direla esan du Oskar Matutek

Espainiako Gobernuak azalpenak eskatu dizkio Frantziakoari, Iparraldeko abiadura handiko trenaren (AHT) proiektua geldiarazteagatik. Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak Hendaia-Baiona (Lapurdi) tarteari buruzko ikerketak bertan behera uzteko agindu zuen joan den astean, eta, ondorioz, Euskal Y-a Iparraldeko eta Europako tren azkarrarekiko loturarik gabe geratuko da. Hori dela eta, Espainiako Plangintza eta Azpiegituretarako estatu idazkari Victor Morlanek gutuna igorri dio Frantziako Garraio estatu idazkari Dominique Bussereauri, erabakiari buruzko informazioa eskatuz.

Izan ere, Frantziako Gobernuaren erabakiak Portugaldik Parisera doan AHTaren egitasmoari eragingo diola uste du Morlanek. Bussereauri berarekin biltzea eskatu dio, halaber.

EAJ ere «kezkatuta» agertu da. Espainiako Kongresuko talde jeltzaleak ohar bidez jakinarazi duenez, Jose Ramon Beloki diputatuak azalpenak eskatuko dizkio Espainiako Gobernuko Sustapen ministro Jose Blancori, datorren asteazkeneko saioan. Zehazki, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia arteko tartea eraikitzeko egutegiari buruz galdetuko dio.

«Irrigarri», Matuteren ustez

PSOE, PSE-EE eta EAJ «irrigarri» geratzen ari direla esan du, bestalde, Oskar Matute Alternatiba Eraikitzeneko kideak. Haren hitzetan, «lotsagarria» da Frantziako eskuinak egitasmoa ingurumen arrazoiengatik geldiarazi duenean ere jeltzaleek eta sozialistek Euskal Y-a defendatzen jarraitzea.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  _  __              _        _______    _____ 
| |/ / | | |__ __| / ____|
| ' / _ __ ___ | | | | | (___
| < | '_ ` _ \ | | | | \___ \
| . \ | | | | | | | |____ | | ____) |
|_|\_\ |_| |_| |_| |______| |_| |_____/

Enter the code depicted in ASCII art style.