erantzun iruzkin honi

Auzokideei abisatu gabe Basauriko San Migel auzoan AHTren obrak hasi dituztela salatu dute

GARA. I.B.

Hego Uribeko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo Basauriko San Migel auzoan, bertan Abiadura Handiko Trenaren eraikitze lanak abiatu dituztela salatzeko.

Elkarlaneko kideek adierazi dutenez, duela hiru aste antzeman zuten Lapatza guneko auzokideek lanak hasiak zirela. Izan ere, makinen mugimendua ikusi zuten, hesiak non-nahi topatu zituzten, polizia ugari zebilen inguruan... obren hasieraren adierazgarri.

Dena den, San Migeleko eta Basauriko herritarrei inork ez die lanak hastekoak zirela jakinarazi, eta euren kexa agertzeko asmoz galdera bota zieten obren arduradunei: «AHT Gelditu! Elkarlanak agerraldi publikoa egin behar al du auzokideek obrak hasi direla jakin dezaten? Ba al dakite bizilagunek lan horiek beren etxebizitzetan izango dituzten ondorioak? Inork ba al daki tunelaren sarrera eraikitzeko proiektua zein den?». Instituzioek auzi honetan azaldutako jarrera gogor gaitzetsi zuten: «Lotsagarria iruditzen zaigu San Migeleko herritarrei AHT Gelditu! Elkarlanak eman behar izatea auzoan gertatzen ari denaren berri».

Edonola ere, ez zuten harridurarik agertu, beren hitzetan, «informazio faltan eta iruzurretan oinarritutako proiektua delako», eta nahiz eta eraikitze lanak hasi dituzten, egitasmo honek aurretik zuen zilegitasun berbera duela adierazi zuten: «Batere ez». Basauriko alkate Loly de Juan ere hizpide izan zuten Elkarlaneko kideek, eta berari ere galdera bota zioten: zein onura ekarriko dizkion Abiadura Handiko Trenak herriko jendeari.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  ___          _    _     __    __  __ 
|__ \ | | | | / / | \/ |
) | ____ | |__| | / /_ | \ / |
/ / |_ / | __ | | '_ \ | |\/| |
/ /_ / / | | | | | (_) | | | | |
|____| /___| |_| |_| \___/ |_| |_|

Enter the code depicted in ASCII art style.