erantzun iruzkin honi

Herritarren hitza baino «diruaren hotsa» gustukoago duela esan diote Ibarretxeri

I. Petxarroman. Donostia

Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin zuten, agintarien bisita eta AHTren obrengatik protesta egiteko

Obretara sartu nahi zuten abiadura handiko trenaren (AHT) aurka euren protesta eta ezinegona azaltzera, baina Ertzaintzak galarazi, eta obretatik urrun egin behar izan zuten elkarretaratzea. 50 bat lagun elkartu ziren, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako bisita, eta egitasmo horren alde duen jarrera gaitzetsi zituzten. «Ibarretxe jaunaz hitz egiten entzuten dugunean, demokrazia, parte-hartzea, herritarren nahia eta antzeko kontzeptu abstraktuak dabilzkigu buruan». Hain zuzen ere, bultzatzen duen Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako herri kontsultari erreferentzia eginez, honako kritika egin zion AHTren aurkako taldeak: «Abiadura handiko trenaz ari garenean, herritarren hitza entzutea baino, diruaren hotsa gustukoagoa dutela argi utzi digute».

Era berean, AHT Gelditu! Elkarlaneko bozeramaile Jone Etxeberria eta Idoia Baztarrikak oroitarazi zioten Ibarretxeri «herritarren zati handi bat» egitasmoaren kontra dagoela. Horren haritik, gaiari buruz informazioa eman, eta herri galdeketa egiteko eskatu zion. Izan ere, galdeketak egin diren herrietan herritarrek egitasmoaren aurkako jarrera azaldu dutela nabarmendu zuen: «Jaurlaritzak zergatik ez die herritarrei galdetu nahi? Herritarrei informazioa eskainiko litzaiekeen prozesu batean, dirua xahutzearen, ingurumena suntsitzearen eta azpiegitura ez sozialak egitearen aurka bozkatuko luketelako».

AHT Gelditu! Elkarlanak gaitzetsi zuen egitasmoaren lanetara lehendakariak egindako lehen bisita, eta Jaurlaritzaren «publizitate kanpainatzat» jo zuen. Izan ere, egitasmoaren alde erabiltzen dituen argudioak «eskasak» direla uste du AHT Gelditu! Elkarlanak. Besteak beste, Euskal Herriak dituen garraio arazoak ez dituela konponduko adierazi zuen erakundeak.

Bidenabar, trena ekologikoa dela dioen argudioari, abiadura handiko trena ez dela ohiko trena erantzun zioten. «Ingurumenaren, eraikuntzaren eta energia kontsumoaren aldetik... AHT eraikitzeak ingurumenean dakarren kaltea izugarria da».

Gainera, AHT garraio soziala dela ukatu zuten protesta egileek. «Nola izango da soziala, diru publikotik enpresa pribatura 9.000 milioi euro baino gehiago bideratu, joan-etorri motorizatuen %0,3 hartu, eta ohiko trenak alde batera utziko dituen garraiobidea?». Eraikuntzak hurrengo belaunaldiak ekonomikoki «baldintzatuko» dituela oroitarazi zuten protesta egileek.

Obrak eten dituzte Zaratamon, hainbat lagun kateatuta

AHT eraikitzeko lanak salatzeko, Zaratamoko (Bizkaia) obretako sarreran dozena bat lagun kateatu ziren atzo «txikizioa» gelditzeko eskatzeko. Beharginei lanera joatea eragozteaz gain, AHTren aurkako aldarriak ere bota zituzten bertaratutako beste hainbat herritarrek. Ekintza hasi eta gutxira, aldiz, Ertzaintza gerturatu eta protestan ari zirenak identifikatu zituen. Hala ere, ordu eta erdiren buruan langileek berriz ekin zioten trenbidea eraikitzeari. Larunbatean, itzulera operazioaren harira, giza katea antolatuko du Hego-Uribeko Elkarlanak, Arrigorriagan.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
               _____                   __ 
/ ____| /_ |
_ __ ___ | (___ _ _ _ __ | |
| '_ ` _ \ \___ \ | | | | | '_ \ | |
| | | | | | ____) | | |_| | | |_) | | |
|_| |_| |_| |_____/ \__,_| | .__/ |_|
| |
|_|
Enter the code depicted in ASCII art style.