Sustrai Erakuntza (eusk)

Sindikatu edukia
Eguneratua: duela 12 ordu 8 min

Sustrai Erakuntza Fundazioa, Nafarroan tren konbentzionala hobetzeko, baina AHTa eraikitzen jarraitzeko proiektuaren aurrean

Az, 22/05/2013 - 19:40

Nafarroako tren korridorearen proiektua erabat aldatu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarraluki Nafarroako Parlamentuan agertu eta gero. Egin zuen agerraldiari so egiten badiogu, argi ikusiko dugu trenbideak bikoizteko aukera jartzen duela mahai gainean, behintzat, Castejon eta Iruñerria arteko zatian.

read more

Subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia Agoitzen

Al, 20/05/2013 - 17:40

Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, maiatzak 24, arratsaldeko 19:00etan, Agoitzko Udaletxearen Aurelio León aretoan. Ostiral Gorriak zikloaren barnean kokatzen da hitzaldia.

read more

Maiatzak 25a larunbata manifestazioa Tafallan AHTko lanak gelditzeko

Og, 16/05/2013 - 19:03

Nafar Gobernuak AHTko lanak mantentzeko apostua aurrean Sustrai Erakuntzak maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Tafallako Nafarroako enparantzan, arratsaldeko 19:00etan manifestaldira joateko animatzen du. Orain, inoiz baino gehiago, AHT-a geldi dezagun. Bai trenari, AHT-rik ez. Jarraian manifestaldiren komunikatua eta gure kidea den Pablo Lorenteren bideoa aurkezten dugu (erderaz):

read more

Sustrai Erakuntzarekin elkarrizketa nafarroako AHTa eta hirugarren errailari buruz

Az, 15/05/2013 - 16:56

Sustrai Erakuntza fundazioko kide den Alfonso Garziandia Euskalerria Irratian egon zen Nafar Gobernuko AHTari buruzko azken mugimenduei buruz hitzegiteko. Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Nafarroako Parlamentura egon zen joan den astean, Sustrai Erakuntzak, Aralar, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren aurkako Hautetsien Sareak aurreratutakoa onartzeko: Nafarroako AHT abiadura handiko trenaren egungo proiektua ez dela eginen. AHTari Castejon eta Iruñea arteko zatian baino ez diote eutsiko. (Audioak archive.org webgunean daude):

read more

Información sobre la afección al río Ega del proyecto de la Mancomunidad de Montejurra

Og, 09/05/2013 - 18:57

El pasado 4 de mayo realizamos una charla en Murieta (Valdega) en la que explicamos la labor que realiza Sustrai Erakuntza, enfocada sobre todo ante el conflicto por la gestión del agua de esa zona. Así mismo, una parte importante de la charla fue la información sobre las afecciones sobre los ecosistemas que una ampliación de las extracciones de agua podrían suponer, realizada por un técnico de la zona. A continuación os ofrecemos las notas utilizadas en la charla, que vienen a completar otras informaciones que ofrecemos: Los manantíos de Ancín y Valdega en peligro por la extracción de agua y Enlaces recomendados sobre los conflictos por el agua y los pantanos en Tierra Estella.

read more

Sakanako AHTa berraktibatu nahi dute

Al, 06/05/2013 - 18:12

Joan den astean jakin izan genuen Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak beraien Abiadura Handiko Trenen lotura berraktibatzen saiatzen ari direla. Dakizuen bezala, AHT nafarra Sakana osoa zeharkatzera heldu daiteke. Litekeena da trazatuak Errotzetik sartu eta Altsasuraino jotzea. Lizarrustitik edo Irañetatik Aralar gurutzatuko luketen trazatuak ere aukeren artean daude. Trazatu berri hau eginen balitz "trintxera" berri bat zabalduko litzateke gure haranean, jada goi-tentsio linea, trena, errepide eta autobia bezalako azpiegiturez saturatua dagoen haranean, hain zuzen ere.

read more

Nafarroako AHT egitasmoaren egoeraren inguruko txostena

Az, 01/05/2013 - 17:27

Sustrai Erakuntzak, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren korridorearen inguruko lizitazioak, egitasmoaren plangintzaren eta eraikuntzaren erredakzioa eta azken honen obren garapena, baita Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak ere, dena hori buruzko txosten eguneratu bat mantentzen ditu (azken berrikustea: 2013ko maiatza, eta gauza berri ugari ditu).

read more

Charla sobre la extracción de agua del acuífero de Ancín, en Murieta

Ar, 30/04/2013 - 19:06

Este sábado 4 de mayo a las 18.00 h., habrá una charla en el frontón de Murieta. Tratará sobre el conflicto que se ha abierto en Valdega con el proyecto de la Mancomunidad de Montejurra de abastecer de agua la Ribera alta con agua de los acuíferos de este valle. Sustrai Erakuntza, junto con los Ayuntamientos de Ancín y Murieta, va a presentar un recurso al Tribunal Superior, en contra de este proyecto. Estaremos en la charla para hablar sobre ello y explicar también la labor que realiza Sustrai Erakuntza. Estáis invitad@s.

read more

Sustapen Ministerioak Nafarroako Ezaugarri Behineneko Trenaren proiektua aldatu egin du jada

Or, 26/04/2013 - 16:06

Sustrai Erakuntza Fundazioak uste du Nafarroan jada errealitatea dela abiadura handiko tren korridore berria eraikitzeko proiektuaren aldaketa (AHT, EBT, EAH, izen guztiak sinonimoak dira). Asteon Aralarko parlamentari Txentxo Jimenezek aurreratu du, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio AHTaren obrak bertan behera uzteko, mahai gainean utzi baititu Sustapen Ministerioak Nafarroako abiadura handiko korridorearen “aldaketa sakonei” buruz dituen zalantzak.

read more